Hainbat SIM txartela erabiltzea
Gailuak sartutako SIM txartel batekin edo birekin funtzionatzen du. Sarrerako
komunikazioa bi SIM txarteletan eskuratuko ditu eta irteerako komunikazioa zein
zenbakitan jarri nahi duzun hauta dezakezu. Bi SIM txartelak erabili ahal izateko, SIM
txartelak gaitu behar dituzu gailuaren menuko ezarpenetan. Bi SIM txartelak PIN
kodearekin blokeatuta badaude gailua pizten duzunean, SIM txartel bakarra
desblokeatzea eta hura erabiltzea aukera dezakezu. Beste era batera esanda,
blokeatutako SIM txartel bat saihestu dezakezu.
1. SIM txarteletik datozen sarrerako deiak 2. SIM txartelera desbidera ditzakezu, 1. SIM
txartela eskuragarri ez badago, eta alderantziz. Funtzioari SIM dualaren irisgarritasuna
deritzo. Eskuz gaitu behar duzu. Ikusi
Birbidali deiak
orrialdea 51 .
Bi SIM txartelen erabilera gaitzeko edo desgaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biko SIM txartelaren ezarpenak.
3
Markatu edo kendu marka SIM1 eta SIM2 kontrol laukiei.
SIM txartelari izena aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biko SIM txartelaren ezarpenak.
3
Hautatu SIM txartela eta sartu bere izena.
4
Punteatu
Ados.
Bi SIM txartelak blokeatuta daudenean, blokeaktutako SIM txartel bat saihesteko
1
Gailua aktibatu eta desblokeatu nahi duzun SIM txartela hautatzeko.
2
Sartu dagokion PIN kodea eta punteatu
. Hautatutako SIM txartela
desblokeatuko da.
3
Bigarren SIM txartelaren PINa idazteko eskatzen zaizunean, punteatu
Saltatu.
Hasierako pantaila agertuko da eta gailua SIM txartel bakarra gaituta erabil
dezakezu.
Blokeatutako SIM txartel bat gaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Biko SIM txartelaren ezarpenak.
3
Hautatu blokeatutako SIM txartela.
4
Idatzi dagokion PIN kodea.
Jakinarazpenak paneletik ere gai dezakezu blokeatutako SIM txartela.