Muntaketa
Plastikozko xafla babesle bat dago pantailara erantsita. Film hori kendu egin beharko
zenuke ukipen pantaila erabiltzen hasi aurretik. Bestela, baliteke ukipen pantailak behar
bezala ez funtzionatzea.
Atzeko estalkia kentzeko
•
Sartu azazkala tartean (ilustrazioan ikus daitekeen bezala) eta altxatu estalkia.
Atzeko estalkia ezartzeko
1
Ezarri atzeko estalkia gailuaren atzealdean, eta bultzatu beheko ertzak beherantz,
euren tokian sartzeko.
2
Behetik gora mugitzeko, sakatu estalkiaren alboak, estalkiak bere tokian klik egin
arte.
Micro SIM txartelak sartzeko
Gailua piztuta dagoela micro SIM txartel bat sartzen baduzu, gailua automatikoki
berrabiaraziko da.
•
Kendu atzealdeko estalkia eta sartu micro SIM txartela dagokion zirrikituan, urre
koloreko kontaktu eremua behera begira dagoela.
Micro SIM txartela erabili behar duzu gailuak behar bezala funtziona dezan. Tamaina
estandarreko zenbait SIM txartelek micro SIM txartel bateratua bereizteko aukera eskaintzen
dute. Behin micro SIM txartela tamaina estandarreko SIM txarteletik bereizitakoan, ezingo
duzu berriro erantsi eta tamaina estandarreko SIM txartela erabili. Ez baduzu micro SIM
7
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
txartelik edo zure uneko SIM txartelak ez badu bereiz daitekeen micro SIM txartelik, jarri
sarearen operadorearekin harremanetan SIM txartela eskuratzeari edo trukatzeari buruzko
informazioa eskuratzeko.
Memoria txartela sartzeko
1
Kendu atzeko estalkia.
2
Sartu memoria txartela dagokion zirrikituan, urre koloreko konektoreak behera
begira dituela.
Micro SIM txartelak kentzeko
1
Ireki atzeko estalkia.
2
Arrastatu micro SIM txartelak haien zirrikituetatik kanpora, eta atera guztiz.
8
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Memoria txartela kentzeko
1
Itzali telefonoa, edo desmuntatu memoria txartela
Ezarpenak > Biltegia >
Desmuntatu SD txartela sakatuta.
2
Kendu atzeko estalkia, tiratu memoria txartelari kanpoaldera eta atera.