Sony Xperia E4g Dual - Gailua eguneratzea

background image

Gailua eguneratzea

Gailuko softwarea eguneratu behar duzu, azken funtzioak, hobekuntzak eta errore

konponketak lortuta errendimendu optimoa ziurtatzeko. Software eguneratzeak

erabilgarri daudenean, agertzen da egoera barran. Eskuz ere egiazta dezakezu

eguneratze berririk dagoen.
Software eguneratze bat instalatzeko modurik errazena gailutik bertatik eta haririk gabe

da. Dena den, eguneratze batzuk ez daude erabilgarri hari gabe deskargatzeko.
Ondoren, Xperia™ Companion softwarea erabili behar duzu PCan edo Apple

®

Mac

®

ordenagailu batean gailua eguneratzeko.
Software eguneratzeei buruzko informazio gehiago lortzeko, joan

www.sonymobile.com/update

helbidera

Toki libre gutxi izateak eguneratzea eragotz dezake. Ziurtatu toki nahikoa duzula eguneratzen

saiatu baino lehen.

Software berririk badagoen begiratzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Update Center.

Gailua hari gabe eguneratzea

Erabili Update Center aplikazioa gailua hari gabe eguneratzeko. Aplikazio eguneratzeak

eta sistema eguneratzeak kontrolatzen ditu eta zure gailurako garatutako aplikazio

berrien deskarga ere errazten du. Mugikorren sarearen bidez deskarga ditzakezun

eguneratzeak operadorearen araberakoak izango dira. Software berria deskargatzeko,

mugikorren sarea erabili baino Wi-Fi® sarea erabiltzea gomendatzen da, datu trafikoaren

kostuak aurrezteko.

Sistema eguneratze bat deskargatzeko eta instalatzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Update Center.

3

Hautatu nahi duzun sistema eguneratzea eta punteatu

Deskargatu.

4

Deskargatzen amaitzean, punteatu

Instalatueta jarraitu pantailako argibideei

instalazioa gauzatzeko.

Aplikazio eguneratze bat deskargatzeko eta instalatzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Update Center.

3

Hautatu nahi duzun aplikazio eguneratzea eta punteatu

Eguneratu. Eguneratzea

automatikoki instalatzen da deskargatzen amaitu ostean.

117

Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.

background image

Aplikazio berri bat gehitzeko

1

Hasierako pantailan, punteatu .

2

Bilatu eta punteatu

Update Center.

3

Hautatu nahi duzun aplikazioa eta punteatu

Instalatu. Aplikazioa automatikoki

instalatzen da deskargatzen amaitu ostean.

Sistemaren eguneratze bat jakinarazpen paneletik deskargatzeko eta instalatzeko

1

Arrastatu egoera barra behera jakinarazpen panela irekitzeko.

2

Korritu behera eta hautatu nahi duzun eguneratzea. Ondoren, punteatu

Deskargatu.

3

Deskargatzen amaitzean, punteatu

Instalatueta jarraitu pantailako argibideei

instalazioa gauzatzeko.

Aplikazio eguneratze bat jakinarazpen paneletik deskargatzeko eta instalatzeko

1

Arrastatu egoera barra behera jakinarazpen panela irekitzeko.

2

Korritu behera eta hautatu nahi duzun aplikazio eguneratzea. Ondoren, punteatu

Eguneratu. Eguneratzea automatikoki instalatzen da deskargatzen amaitu ostean.

Aplikazio berri bat jakinarazpen paneletik instalatzeko

1

Arrastatu egoera barra behera jakinarazpen panela irekitzeko.

2

Korritu behera eta hautatu nahi duzun aplikazioa. Ondoren, punteatu

Instalatu.

Aplikazio berriak automatikoki instalatuko dira deskargatzen amaitzean.

Ordenagailua erabiliz gailua eguneratzea

Software eguneratzeak deskargatu eta gailuan instala ditzakezu Interneteko konexioa

duen ordenagailua erabiliz. USB kablea eta Xperia™ Companion softwarea exekutatzen
duen PC bat edo Apple

®

Mac

®

ordenagailu bate behar dituzu.

Xperia™ Companion softwarea instalatu gabe baduzu ordenagailuan, konektatu gailua

ordenagailura USB kablea erabiliz eta jarraitu pantailako instalazio jarraibideei.

Gailua ordenagailua erabiliz eguneratzeko

1

Ziurtatu Xperia™ Companion softwarea instalatuta duzula PCan edo Apple

®

Mac

®

ordenagailuan.

2

Konektatu gailua ordenagailura USB kablea erabiliz.

3

Ordenagailua: Abiarazi Xperia™ Companion softwarea. Momentu bat

igarotakoan, ordenagailuak gailua hautematen du eta software berria bilatzen du.

4

Ordenagailua: Softwarearen eguneraketa berria detektatzen bada, elkarrizketa-

leihoa zabalduko da. Jarraitu pantailako jarraibideak softwarearen eguneraketa

esanguratsuak exekutatzeko.

USB kable bidez gailua ordenagailura konektatzen duzunean, softwarea instalatzeko, edo

bertan behera uzteko, eskatuko zaizu, aurrez

Ez erakutsi berriro hautatuta ez baduzu.