Sare mugikorrak hautatzea
Gailuak bi sare desberdin erabil ditzake aldi berean. Gailuan bi SIM txartel daudenean,
sare konbinazio hauen artean hauta dezakezu:
•
LTE sare bat eta GSM sare bat
•
WCDMA sare bat eta GSM sare bat
•
Bi GSM sare
SIM txartel bakoitzerako, gailua mugikorren sare batetik bestera automatikoki alda dadin
ezar dezakezu, zauden tokian erabilgarri dauden mugikorren sareen arabera. Eskuz ere
ezarri dezakezu gailua SIM txartel bakoitzaren mugikorren sare mota zehatz bat
erabiltzeko, adibidez, WCDMA edo GSM.
Konektatuta zauden sare mota edo moduaren arabera, ikono desberdinak bistaratuko
dira egoera barran. Begiratu
Egoera ikonoak
. orrialdean 22 , egoera ikonoek zer nolako
itxura duten ikusteko.
Sare modua hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak.
3
Hautatu SIM txartel bat.
4
Punteatu
Sare modua eta hautatu sare modu bat.
Beste sare bat eskuz hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak.
3
Hautatu SIM txartela.
4
Punteatu
Zerbitzu hornitzaileak.
5
Punteatu
Bilaketa modua eta hautatu Eskuzkoa.
6
Hautatu sarea.
Sarea eskuz hautatzen baduzu, gailuak ez du beste sarerik bilatuko, eskuz hautatutako
sarearen estaldura eremutik irten arren.
Sare hautapen automatikoa aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago... > Sare mugikorrak.
3
Hautatu SIM txartela.
4
Punteatu
Zerbitzu hornitzaileak.
5
Punteatu
Bilaketa modua > Hautatu automatikoki.