Osagarriak eta ezarpenak kontrolatzea Smart Connect
aplikazioarekin
Erabili Smart Connect aplikazioa osagarri bat konektatu edo deskonektatzen duzunean
gailuan zer gertatzen den zehazteko. Adibidez, entzungailuak konektatzean FM irratia
beti abiaraztea nahi duzun aukera dezakezu.
Sarrerako SMSak ozen irakurtzeko ere ezar dezakezu Smart Connect. Gailua eguneko
ordu jakin batean ekintza jakin bat edo ekintza multzo bat abiaraz dadin ezartzeko ere .
Adibidez, entzungailua 07:00ak eta 09:00ak bitartean konektatzean, hauen artean
aukera dezakezu:
•
Walkman® aplikazioa abiarazten da.
•
Web arakatzaileak goizeko egunkaria irekitzen du.
•
Deien soinua dardara gisa ezartzen da.
Smart Connect aplikazioarekin, osagarriak ere kudea ditzakezu, hala nola SmartTags eta
SmartWatch. Irakurri Erabiltzailearen gida osagarriei buruzko informazio gehiago lortzeko.
1
Punteatu gehitutako gailu guztiak bistaratzeko
2
Gehitu gailuak edo gertaerak
3
Ikusi menuko aukerak
4
Punteatu gehitutako gertaera guztiak bistaratzeko
5
Punteatu gertaerak aktibatzeko
6
Punteatu gertaeraren xehetasunak ikusteko
106
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Smart Connect gertaerak sortzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu .
2
Smart Connect irekitzen duzun lehenengo aldia bada, punteatu
Ados aurkezpen
pantaila ixteko.
3
Gertaerak fitxan, punteatu .
4
Gertaerak sortzen dituzun lehenengo aldia bada, punteatu
Ados berriro aurkezpen
pantaila ixteko.
5
Gehitu zer egoeratan nahi duzun gertaera aktibatzea. Hots, osagarri batekin
konektatzean, denbora tarte jakin bat igarotakoan, edo biak.
6
Sakatu jarraitzeko.
7
Gehitu osagarria konektatzean gertatzea nahi duzun ekintza, eta ezarri ezarpen
gehiago nahi duzun bezala.
8
Sakatu jarraitzeko.
9
Ezarri gertaeraren izena eta punteatu
Amaitu.
Bluetooth® osagarri bat gehitzeko, lehenik zure gailuarekin parekatu behar duzu.
Smart Connect gertaerak editatzeko
1
Abiarazi Smart Connect aplikazioa.
2
Gertaerak fitxan, punteatu gertaera bat.
3
Gertaera desaktibatuta badago, hori aktibatzeko arrastatu graduatzailea
eskuinera.
4
Punteatu
Editatu eta, ondoren, aldatu ezarpenak.
Gertaerak ezabatzeko
1
Abiarazi Smart Connect aplikazioa.
2
Gertaerak fitxan, eduki ukituta ezabatu nahi duzun gertaera eta, ondoren,
punteatu
Ezabatu gertaera.
3
Punteatu
Ezabatu berresteko.
Bestela, ireki ezabatu nahi duzun gertaera eta punteatu >
Ezabatu gertaera > Ezabatu.
Smart Connect sarrerako SMSak ozen irakurtzeko moduan ezartzeko
1
Abiarazi Smart Connect aplikazioa.
2
Punteatu eta, ondoren,
Ezarpenak.
3
Markatu
Testutik hizketara aukeraren ondoko kontrol laukia eta berretsi
aktibazioa, behar bada.
Eginbidea gaituta badago, sarrerako mezu guztiak ozen irakurtzen dira. Pribatutasuna
babesteko, beharbada desgaitu egin beharko duzu eginbidea gailua leku publiko batean edo
lanean, adibidez, erabiltzen duzunean.
Gailuak kudeatzea
Konexio adimendunaren aplikazioak osagarri adimendun multzoa kudeatzen du, horiek
gailura konektatu ahal izateko. Horren barne daude Sony-ren SmartTags, SmartWatch
eta Smart Wireless Headset pro. Konexio adimendunak beharrezko aplikazioak
deskargatzen ditu eta hirugarrenen aplikazioak ere bilatzen ditu, erabilgarri daudenean.
Aurretik konektatutako gailuak zerrenda batean agertzen dira, gailu bakoitzari buruzko
informazio gehiago lortu ahal izateko.
Parekatzeko eta osagarriak konektatzeko
1
Abiarazi Smart Connect aplikazioa. Smart Connect irekitzen duzun lehenengo
aldia bada, punteatu
Ados aurkezpen pantaila ixteko.
2
Punteatu
Gailuak eta, ondoren, punteatu .
3
Punteatu
Ados gailuak bilatzen hasteko.
4
Bilaketa emaitzen zerrendan, punteatu gehitu nahi duzun gailuaren izena.
107
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Konektatutako osagarrien ezarpenak doitzeko
1
Parekatu eta konektatu osagarria gailura.
2
Abiarazi Smart Connect aplikazioa.
3
Punteatu
Osagarriak eta punteatu konektatutako osagarriaren izena.
4
Doitu nahi dituzun ezarpenak.
108
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.