Deiak murriztea
Sarrerako zein irteerako deien kategoria batzuk edo guztiak blokea ditzakezu. Zerbitzu
hornitzaileak PIN2 kodea eman badizu, markatze finkoko zenbakien (FDN) zerrenda ere
erabil dezakezu irteerako deiak murrizteko. Harpidetzan erantzungailua sartzen bazaizu,
kontaktu jakinen sarrerako dei guztiak erantzungailura bidal ditzakezu. Zenbaki jakin bat
blokeatu nahi izanez gero, zoaz Google Play™ dendara eta deskargatu funtzio hori
onartzen duten aplikazioak.
Sareko operadore batzuek ez dute onartzen FDN. Jarri harremanetan zure sareko
operadorearekin SIM txartelak edo sareko zerbitzuak eginbide hori onartzen duten
egiaztatzeko.
Sarrerako edo irteerako deiak blokeatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia.
3
Hautatu SIM txartela.
4
Punteatu
Deien debekua, eta hautatu aukera bat.
5
Sartu pasahitza eta punteatu
Gaitu.
Deien blokeoa lehen aldiz konfiguratzen duzunean, pasahitza idatzi behar duzu deien
blokeoaren funtzioa aktibatzeko. Pasahitz hori bera erabili behar duzu geroago, deien
blokeoaren ezarpena editatu nahi baduzu.
51
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.
Markatze finkoa gaitu edo desgaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia.
3
Hautatu SIM txartela.
4
Punteatu
Gehitu markatze finkoko zenbakiak.
5
Punteatu
Aktibatu markatze finkoa edo Desaktibatu markatze finkoa.
6
Sartu PIN2 kodea eta punteatu
Ados.
Dei hartzaile onartuen zerrenda atzitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia.
3
Hautatu SIM txartela.
4
Punteatu
Gehitu markatze finkoko zenbakiak > Gehitu markatze finkoko
zenbakiak.
SIM txartelaren PIN2 kodea aldatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Deia.
3
Hautatu SIM txartela.
4
Punteatu
Gehitu markatze finkoko zenbakiak > Aldatu PIN2 kodea.
5
Idatzi SIM txartelaren PIN2 kode zaharra eta punteatu
Ados.
6
Idatzi SIM txartelaren PIN2 kode berria eta punteatu
Ados.
7
Berretsi PIN2 kode berria eta punteatu
Ados.
Kontaktu jakin baten sarrerako deiak zuzenean erantzungailura bidaltzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu .
3
Hautatu zein kontakturen sarrerako dei guztiak bidali nahi dituzun automatikoki
erantzungailura.
4
Punteatu > .
5
Markatu Dei guztiak erantzungailura aukeraren ondoko kontrol laukia.
6
Punteatu Eginda.