Bideo edukia kudeatzea
Filmaren informazioa eskuz eskuratzeko
1
Egiaztatu gailuak datu konexio aktiboa duela.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, punteatu
Filmak.
3
Punteatu
Nire bilduma fitxako Guztiak aukera informazioa lortu nahi duzun
fitxategiaren miniatura joateko.
4
Eduki ukituta bideoaren miniatura eta, ondoren, punteatu
Bilatu informazioa.
5
Galdetuz gero, eman baimena gailuari bideoaren xehetasunak deskargatzeko datu
mugikorren konexioaren bidez.
6
Bilaketa eremuan, bilatu bideoaren gako hitzak eta, ondoren, punteatu teklatuko
Onartu tekla. Bat datozen guztiak zerrendan bistaratuko dira.
7
Hautatu bilaketa emaitza eta punteatu
Eginda. Informazioa deskargatzen hasiko
da.
Ezarpenak ataleko
Lortu bideoaren xehetas. kontrol laukia markatuta, Gehitutako azken
bideoen informazioa automatikoki eskura dezakezu Filmak aplikazioa irekitzen den bakoitzean.
Baliteke datuak transmititzeagatiko kostuak aplikatzea.
Deskargatutako informazioa ez bada zuzena, bilatu berriro beste hitz batzuek erabilita.
Bideoei buruzko informazioa garbitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Filmak.
2
Arrastatu pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz Filmak aplikazioaren hasierako
pantailako menua irekitzeko eta, ondoren, arakatu askotariko kategoriak eta joan
editatu nahi duzun bideo fitxategira.
3
Eduki ukituta bideoaren miniatura eta, ondoren, punteatu
Garbitu informazioa.
Bideoak ezabatzeko
1
Hasierako pantailan, punteatu eta, ondoren, bilatu eta punteatu
Filmak.
2
Arrastatu pantailaren ezkerreko ertza eskuinerantz Filmak aplikazioaren hasierako
pantailako menua irekitzeko eta, ondoren, arakatu askotariko kategoriak eta joan
ezabatu nahi duzun bideo fitxategira.
3
Eduki ukituta bideo miniatura eta, ondoren, punteatu
Ezabatu agertzen den
zerrendan.
4
Punteatu
Ezabatu berriro, berresteko.
99
Hau argitalpenaren Interneteko bertsioa da. © Erabilera pertsonalerako bakarrik inprimatu.