Kokapen zerbitzuak erabiltzea
Kokapen zerbitzuei esker, Mapak, kamerak eta antzeko aplikazioek Wi-Fi® sareko
informazioa eta GPSaren informazioa erabiltzen dute, zure gutxi gorabeherako kokapena
erabiltzeko. GPS sateliteen seinalea argi jasotzen ez baduzu, gailuak Wi-Fi® funtzioa
erabiliz zehatz dezake zure kokapena.
Zure gailua erabiliz non zauden jakiteko, kokapen zerbitzuak gaitu behar dituzu.
Kokapen zerbitzuak gaitzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Kokapena.
3
Arrastatu
Kokapena aukeraren ondoko graduatzailea eskuinera.
4
Punteatu
Onartu berresteko.
Google aplikazioei zure kokapena atzitzeko baimena emateko
1
Ziurtatu Google™ kontuan saioa hasita duzula gailutik.
2
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
3
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Google > Kokapena.
4
Arrastatu graduatzailea
Kokapena aukeraren ondora, eskuinean.
5
Punteatu
Onartu berresteko.
GPSaren zehaztasuna hobetzea
GPSa erabiltzen duzun lehenengo aldian, 5 eta 10 minutu bitartean igaro daitezke
kokapena aurkitu arte. Bilatzen laguntzeko, ziurtatu zerua garbi-garbi ikusten duzula.
Egon geldi eta ez estali GPSaren antena (irudian nabarmendutako eremua). GPS
seinaleek hodeiak eta plastikoa zeharka ditzakete, baina ezin dituzte objektu solido
gehienak zeharkatu, besteak beste, eraikinak eta mendiak. Minutu batzuk igarotakoan ez
badizu kokapena aurkitzen, zoaz beste kokapen batetara.