Bideoak Movie Creator aplikazioarekin editatzea
Kamerarekin grabatutako bideoak edita ditzakezu. Adibidez, bideoen luzera motz
dezakezu edo bideoen abiadura doi. Editatutako bideoa gorde ondoren, jatorrizko
bertsioa ere geldituko da gailuan, aldatu gabe.
Bideoak mozteko
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, punteatu pantaila tresna barrak ikusteko
eta, ondoren, punteatu >
Moztu.
2
Moztuko den barrutia denbora barraren beste alde batera mugitzeko, eduki
ukituta moztuko den barrutiaren ertza eta arrastatu nahi den lekura. Ondoren,
punteatu
Aplikatu.
3
Moztutako bideoaren kopia gordetzeko, punteatu
Gorde.
Bideoen abiadura doitzeko
1
Bideo bat erreproduzitzen ari denean, punteatu pantaila tresna barrak ikusteko
eta, ondoren, punteatu >
Abiadura.
2
Hautatu aukera bat; ondoren, eduki ukituta denbora barraren ertza eta arrastatu
nahi den tokira; gero, punteatu
Aplikatu
3
Editatutako bideoaren kopia gordetzeko, punteatu
Gorde.